Txerturi Goikoa Landa Etxea
Ongi etorri Txerturi Goikoa landa turismora.
Lasaitasuna nahi baduzu, mendi ibiliak egitea atsegin baduzu, ikuspegi paregabeaz eta tratu atseginaz gozatu nahi baduzu...
Euskal Herria ezagutu nahi baduzu eta leku guztietatik gertu egon nahi baduzu...
Inguruan lanean ari bazara eta txoko erosoa eta etxean bezala sentiaraziko zaituena nahi baduzu...
Landa turismoa Itziar - Deba (Gipuzkoa)
Ingurunea
- Geologia. Labarrak. Flysch
Itsasoa eta mendia konbinatzen dituen 2 Km-ko paseoan Flysch-era iritsiko gara; altxor natural bitxia duten labar ikusgarriak dira.
- Itsasoa. Hondartzak
Deba eta Mutriku artean, hamar bat hondartza ditugu eguzkia hartzeko eta uretako kirolak egiteko (surfa, bodyboarda...).
- Mendi ibiliak. GR-121
Mendi ibiliak egitea gustuko dutenentzat, ingurunean biotopo gisa aitortuko eremua dago.
- Gertuko Herriak
Deba: 5 minutu, Zumaia: 10 minutu, Mutriku: 10 minutu, Getaria: 15 minutu, Zarautz: 15 minutu, Ondarroa: 20 minutu, Donostia: 25 minutu