Ingurunea

Landetxea Itxaspe auzoan dago, Debako udalerritik 5 minutura. Euskadi guztia ezagutzeko puntu geografiko desiragarria da.

Euskadiko probintziako hiriburuetara joateko behar den denbora, gutxi gorabehera:

Mendi ibiliak. GR-121

Mendi ibiliak egitea gustuko dutenentzat, ingurunean biotopo gisa aitortuko eremua dago.

GR-121 ibilbideak, Zumaia eta Deba artean, paisaia eta balio geologiko handiko 4 ordu inguruko ibilbidea du.

Geologia. Labarrak. Flysch

Itsasoa eta mendia konbinatzen dituen 2 Km-ko paseoan Flysch-era iritsiko gara; altxor natural bitxia duten labar ikusgarriak dira. Geologiaren historiako milioika urte harrien geruza jarraituetan idatzita, itsasoaren etengabeko ekintzaren ondorioz agerian geratu dira.

Itsasoa. Hondartzak

Deba eta Mutriku artean, hamar bat hondartza ditugu eguzkia hartzeko eta uretako kirolak egiteko (surfa, bodyboarda...).

Urrutiko lekuak atsegin dituztenentzat Sakonetako hondartza basatia ere badago.

Santutegiak. Monumentuak.

Landetxetik 1 Km-ra Itziarreko Santutegia dago. XVI. mendean zaharberritutako antzinako tenplua; bertan dago XIII. mendeko Itziarreko Ama Birjinaren irudia.

Deban, baserritik 5 minutura, Santa Maria eliza dago, Monumentu Nazional izendatutakoa.

Gertuko Herriak

Erreserbatu Orain